XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hurrengo goizean ez eban euririk egiten (Irlandan gauza arraroa).

Estalpera joan ginen eta txanponak Eileen koitaduari erakutsi geuntsazan.

- Begira esan neutsan, honegaz Indiarako txartela erosi ahal izango dozu.

Eileenek sudurraz zenbatu ebazan txanponak.

Tristetasunaz eta beragaitik egindakoa eskertu guraz begiratu euskun.

- Ez da nahikoa - negar egin eban.

Txartela karuagoa izango da.

Orduan, Paulina izekoak, gatxenetarikoa dan buztan-saltua emonez esan eban: - Gaur barikua da, ezta? - Bai. - Eta zer? - Bantry-n barikuetan ganadu-azokea dagoela.